Isolatzaileak

ISOLATZAILEAK

Hauen helburua eraikuntzetako tentsioak lurretik bereizita egoteaz arduratzen dira. Isolatzaileak portzelanazkoak edo material sintetikoz eginda egon daitezke. Hauek erabiltzen dira torre elektrikoak isolatzeko, bestela elektrizitatea lurrera joango litzateke eta kortozirkuituak sortuko lituzke, elementu hauek erabiliz ez da hori gertatzen.
               
Isolatzaileek hainbat ezaugarri eduki beharra dituzte betetzeko, hona hemen batzuk:
  • Inguruko tentsioa: isolatzaile batek duen ahalmena bere inguruan arku elektrikorik sor ez dadin. Honen konprobamendua isolatzailea forga banku batean jarri eta tentsioa igoz egiten da, horrela arku elektrikoa sortzean tentsio balioen barruan badago ontzat emango dugu.
  • Zulatze tentsioa: parametro honetaz hitz egiten dugunean, hitz egiten ari gara isolatzaileak sarean barna fugarik eduki gabe tentsio altuak jasateko ahalmena da.
  • Erresistentzia mekanikoa: isolatzaileak karga edo indar mekaniko bat jasateko ahalmena da. Kasu honetan egiten den froga 24 orduko iraupena dauka.
  • Gogortasun dielektrikoa: ezaugarri honi esker isolatzaileak beti tentsio altuak isolatuko dituzte, ez dira beste zenbait material bezala tentsio altuekin eroale bilakatuko.
  • Tenperaturarekiko erresistentzia.
  • Isolatzailearen bizi iraupena ez da betirako.
Isolatzaileak egiteko erabiltzen diren materialak:

  • Portzelana. Kaolinez eta kuartzoz osatutako materiala da, material hori 1400ºC-ko tenperaturan egosia izan da. Mateial hori silikatozko geruza batez estalia izan da eta horren jarraian berriz egosi egiten da.

  • Epoxi erresina eta esteatita. Isolatzaile hauek erabiltzen dira karga mekaniko handiak jasan behar dituztenean.

  • Beirazkoak. Elementu hau osatzen da hainbat material desberdinen nahasketa batekin, hala nola: aluminioa, barioa, sodioa, azido silizikoa kaltzio oxidatuarekin nahasita... Hau dena 1300- 1400ºC-ko tenperatura batean egosita. Ezaugarri nagusien artean elementu honekin lortzen duguna gogortasun handia eta erresistentzia mekanikoa dira adibidez. Horietan gain estabilitate handia ematen diete dorrei. Kontrarik aipatzekotan aipatu beharra dugu dilatazio koefiziente altua daukala.
Isolatzaile motak:

  • Eraikuntzaren arabera:
    • Isolatzaile sinplea
  • Instalazioaren arabera:
    • Barneko isolatzailea.
    • Kanpoko isolatzailea.
  • Forma eta ezaugarrien arabera:
    • Kate formako isolatzailea

  • Isolatzaile finkoa:
  • Montaje metalikoko isolatzaileak.
  • Montaje metalikoan dauden isolatzaileak.
  • Amarreko isolatzaileak.
  • Suspentsioko isolatzaileak.
  • Isolatzaile bereziak, hala nola laino eta kostan jartzen direnak.
Isolatzaileak desberdintzen dituzten beste zenbait ezaugarri:

  • Su sarea.
  • Koroko tentsioa.
  • Zulatze tentsioa.
  • Haustura mekanikoko karga.





No hay comentarios:

Publicar un comentario